XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure kabia elkartean bileraDatorren igandean, apirilak 5, goizeko 10.30etan lehenengo deialdiaz eta hamaiketan bigarrenez ez ohizko batzarra ospatuko da elkarteko egoitzetan.
Astergaien garrantzia kontutan harturik ahalik eta bazkide gehienen partaidetza eskatzen da.
Eroskik bere Maxiak dituen herrietan etxekoandre eta orohar kontsumitzaile oroi zuzenduriko tertulia berri bat ospatzen da gaur arratsaldeko 4etan Maxian bertan.
Hizlaria izango den Iñaki Alava Eroskiko ingurugiro aholkulariak,
Gaixotasun berria ingurugiroa narriatzearen ondorioz eta gure bizi maila hobetzen ari den ala ez aztertuko da.
Inskripzioa dohainik izango da, 40 pertsonatara mugatua izango delarik.
Xabier Munibe ikastolak, 92-93 ikasturtean bere heziketa ikasketak ikastetxe honetan hasi nahi dituzten ikasleentzat matrikulaketa epea zabaldu duela jakinarazten du.
Aurten bi edo hiru urte beteko dituzten haur guztiei zabaltzen zaizkie ateak, gaurtik hasi eta hil honetako 10erarte iraungo duelarik zabalik.
Izen emateak ikastolako idazkaritzan egin behar dira goizez 9.30etatik 12etara bitartean eta arratsaldez 3retatik 5etara bitartean.
Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, 81 36 46.